"Guretzat garaipen moduko bat izan da"
http://youtu.be/WDHJC1hJyAs
Zigortuetako bi gazterekin hitz egin du gaur goizean Irutxuloko Hitzak: Mikel Arretxe eta Oier Lorenterekin. Bart Aske Gunean gertatutakoa azaldu digute. Ertzaintza bitan agertu zen Bulebar ingurura, Aske Gunera, baina ez ziren furgonetetatik irten. Aske Gunera hurbiltzeko bi saiakera horietan azkar osatu dute “herri harresia” bertan gaua pasa duten gazteek. Arretxek azaldu du beraientzat “garaioen moduko bat” izan dela. Denak elkartu, eta Ertzaintzak alde egin duelako. Ertzaintza haiek “deseroso” sentitzen saiatzen ari dela esan du Arretxek, baina Aske Guneak egitarauarekin aurrera egingo duela.
Lorentek esan du argi dutela beraien atxiloketa berehalakoa izango dela: “Ahalik eta azkarren egingo dute”. Horregatik herritarrei dei egin die ahalik eta azkarren Aske Gunera gerturatzeko eta bertako egitarauan parte hartzeko: “Bakoitzak ahal duen moduan, guri babesa emateko”. Ertzaintza haien bila joan arte Aske Gunean egongo direla adierazi du, eta babesa eskatu du: “Gero eta jende gehiago etortzen bada, babes handiagoa sentituko dugu”.