Mariano Ferrer, Musika eta Dantza eskolan
+55 taldeak helduen aisialdia dinamizatzeko ekimenen barnean, Mariano Ferrer kazetariaren hitzaldia antolatu du. Saioa gaur, osteguna, izango da udalaren Musika eta Dantza eskolan, arratsaldeko 19:00etan.
Nola izan komunikatzaile ona izenburupean, Mariano Ferrer kazetariak komunikazio munduan izan dituen bizipenak kontatuko ditu, eta ondo komunikatzeko behar diren baliabide eta teknikak azalduko dizkie entzuleei.