"Ez da irakasleen mugimendu bat, ikastetxean mugitzen diren eragile guztiena da"
http://youtu.be/N2lJeEqweIY
Kalejira bat antolatu dute LOMCE legearen aurka, bihar Donostian. Martxa 12:00etan irtengo da Andia kaleko 1 zenbakitik; Eusko Jaurlaritzaren egoitzatik.
Espainiako Hezkuntza Ministerioa prestatzen ari den Hezkuntza Kalitatearen Hobekuntzarako Lege Organikoaren (LOMCE, gaztelaniaz) kontra daude. Euskal Herriak bere hezkuntza eredua mantentzearen alde egingo dute. Argi dute LOMCE legeak, murrizketez gain, euskal curriculumari «sekulako mina» egingo diola. Izan ere, besteak beste, euskara hirugarren mailako hizkuntza izango baita.
Aitor Otaño eta Edu Zabala irakasleak dira, eta beraiek eta beste hainbat ari dira biharko prest duten kalejira antolatzen. Ez dira sindikatuetako kide, edo ez dute behintzat horrela parte hartzen mugimenduan. Arduratuta dagoen irakaslegoa da biharko deialdia egin duena. Gai honen inguruko erreportajea osorik irakur dezakezue hemen.