Maiatzaren 30erako greba orokorrera deitu du euskal gehiengo sindikalak
Euskal gehiengo sindikalak greba orokorra egingo du maiatzaren 30ean, Hego Euskal Herrian. ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, Ehne, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek bat egin dute deialdiarekin.
Gaur hartu dute erabakia sindikatu horiek eta Gune eztabaidagunean diren 60 bat eragileek. Maiatzaren 30eko greba deialdia zortzigarrena izango da krisia hasi zenetik.