Irakurketa saio irekian parte hartu dute alkateak eta zinegotziek
Irakurketa saio irekia egin dute Gipuzkoa plazan, Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta. Donostiako Udaleko politikariek bertan parte hartzeko ausardia izan dute, baita Donostia Kulturako kideek ere. Arantza Urkiak, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuko zuzendariak gidatu du saioa, eta banan-banan partaideak aurkeztu ditu. Hala, mikrofono aurrean jarri dira lotsak alde batera utzita Amaia Almirall Donostia Kulturako Zuzendaria, Juan Karlos Izagirre alkatea, Nerea Txapartegi udaleko Kultura ordezkaria, Iñigo Arkauz PPko zinegotzia, Martin Ibabe EAJko zinegotzia eta Marisol Garmendia PSE-EEko zinegotzia. Bakoitzak liburu bat aukeratu du, eta bertatik, gogoko zuten pasarte bana irakurri dute.
Egunean zehar ekitaldi gehiago antolatu dituzte, liburuaren azokaren ondoan Donostia Kulturak jarritako gunean.