(Argazkia: Txuri Berri)
Izotz Gaineko Nazioarteko Ballet Txapelketa jokatuko dute Logroñon, ostiraletik igandera, eta bertan parte hartuko dute Txuri Berri taldeko patinatzaileek. Txapelketa hori bi urtetik behin jokatzen dute, eta Frantziako Tolosan eta Ameriketako Estatu Batuetan izan dira aurreko lehiak. Aurten, 41 talde lehiatuko dira, eta Donostiako Txuri Berriz gain, Frantzia, Errusia eta Australiako taldeak izango dira, besteak beste, hainbat mailatan banatuta.
Txuri Berri senior mailan lehiatuko da, Glossmo Ballet izenarekin; eta aurrez aurre Ipar Amerikako, Frantziako eta Espainiako taldeak izango ditu.