(Argazkia: realsociedad.com)
‘Nola ikusten duzu ospitalea?’ galderari erantzunez, testu bikainak osatu dituzte Donostia Ospitalean dauden haurrek. Hala, gaur Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, haurrek idatzitako lan onenak saritzeko unea iritsi da. Realeko jokalariak sari banaketara joan dira, eta opariak eraman dizkiete idazle txikiei. Carlos Martinez, Alberto de la Bella, Javi Ros, Esti Aizpurua, eta Eguzkiñe Peña jokalariak egon dira ospitaleko haurrekin, eta liburuak, jostailuak, bufandak eta antzeko opariak egin dizkiete.
Amets Bat
Realak bultzatutako Amets Bat ekimenak ere aurrera darrai. Hurrengo jarduera bihar bertan izango da, eta 155 haur joango dira bisitan Zubietara. Honako eskoletako haurrak izango dira: Beasaingo Alkartasuna, Tolosako Hirukide eta Donostiako Salesiarrak. Futbolean jolastu, entrenamendu saioa ikusi eta lehen taldeko jokalariekin egoteko aukera izango dute txikiek. Gainera, Eureka Zientzia Museoa ere bisitatuko dute umeek, eta igandean Anoetan zuzenean Reala eta Valentziaren arteko partida ikusteko aukera izango dute.