Sant Jordi eguna, Donostian
Katalunian hain ospetsua den Sant Jordi eguna Donostian ere ospatuko dute aurten. Gaur, asteartea, da Sant Jordi eguna, eta Dokan antolatu dute festa.
Lagun talde batek, tartean Carles Belda eta Oriol Flores musikari katalanek, antolatu dute Sant Jordi jaia. Bi kulturen arteko harremana eta bizikidetza sustatzea eta Euskal Herrian bizi diren katalanei keinu bat egitea dira festaren helburuak.
20:00etan hasita, hainbat ekimen antolatu dituzte: Kataluniako sukaldaritzaren erakustaldia eta dastaketa, bertso saioa Beñat Gaztelumendi eta Carles Beldarekin, Els Biok Triki Drum saioa, Pettiren kontzertua, eta ondoren Dj saioa. Horrela, Dokako Sant Jordi eguneko ospakizunak gau erdiraino luzatuko dira.