Emakumezkoen taldea (Argazkia: Txuri Berri)
Txuri Berri curling taldea denboraldiko azken lehiaketetara iristen ari da. Kataluniara bidaiatuko dute asteburuan gizonezkoen eta emakumezkoen taldeek eta Espainiako XI. Curling Txapelketa jokatuko dute bertan. Emakumeen taldea Txuri Berri Cafes Aitona izenarekin lehiatuko da; Oihane Otaegi, Leire Otaegi, Aitana Saez eta Asun Manterolak osatuko dute taldea. Beste hiru talderen aurka arituko dira, eta emakumeen helburua ez da makala, duela bi urte egin zuten moduan urrea lortzea baita helburuau nahi baitute. Helburua lortu ezkero, Europako Curling Txapelketan Espainia ordezkatuko luke taldeak.
Gizonezkoek Txuri Berri Gipuzkoa izenarekin jokatuko dute, eta honakoek osatuko dute taldea: Iñaki Lasuen, Victor Mirete, Avelino Garcia, Iban Arrunategi eta Mikel Unanue. Azken bi denboraldietan bosgarren postuan geratu da taldea, eta postu hori hobetzea espero dute, dominaren bat lortzeko gai izateko.