"Euskaldunak izateko motibazioa kulturak ekar lezake"
http://youtu.be/gS9D2ow-mAE
Igor Otxoa eta Lorea Agirre XXI. mendeko Donostia euskaldun! Bidea marraztera goaz! jardunaldietan izan dira. Donostia euskalduntzeko bidean egin beharrezko pausoez hitz egin dute. Kulturaren garrantzia azpimarratu dute. Herri ekimenetan, erakundeen politiketan eta herritarren egunerokoan euskal kulturak pisu handiagoa izan beharko lukeela. Euskararen normalizazioa eta euskal kulturaren normalizazioa eskutik doazela uste dute: “Batak bestea baldintzatzeaz gain, batak bestea elikatzen du. Euskaldunak izateko motibazioa kulturak ekar lezake”, adierazi du Lorea Agirre kazetariak. Donostia hiri euskaldunena izanik, hirian euskararen alde egiten dena garrantzitsua dela azaldu dute. Irutxuloko Hitzak bideo honetan bildu ditu Agirrek eta Otxoak egindako gogoetak. Azken hau Donostia 2016ko proiektuko arduradunetako bat da, baina ez zuen egitasmoaren izenean hitz egin, maila pertsonalean baizik.