(Argazkia: Estitxu Zabala)
Narrazio laburrez osatutako liburua da
Inurrien Hiztegia, Mariasun Landak Pamiela argitaletxearekin argitaratutako lan berria. Helduentzako liburua da, eta inurriak dira liburuko ipuin guztien protagonistak. Azken batean, inurrien arteko gorabeherak gizakien arteko bizipenen metaforak dira. Testu laburretan, umorez eta ironiaz hainbat istorio jaso ditu.
Liburuak 122 orri ditu eta 12 euroren truke dago salgai.
Ramon Saizarbitoriak beste sari bat jasoko du
Ramon Saizarbitoria idazle donostiarraren
Martutene nobela oso harrera ona izaten ari da kritikaren aldetik. Izan ere, duela bi aste, Espainiako Literatur Kritikarien Elkarteak Narratibaren alorrean saritu zuen. Aste honetan, ordea, Saizarbitoriak liburu berarengatik 111 Akademiaren Saria jasoko duela izan da albiste. Iazko obrarik gogokoena dute
Martutene 111 Akademiako kideek, eta beraz, 2012ko saria irabazi du. Euskarazko lana saritu dute, eta atzo bertan kaleratu zuten gaztelerazko itzulpena.