Julio Soto bertsolaria, Dokan
Bertsolariek plazaz plaza kantuan ibiltzetik haratago doazela nabarmen erakutsi dute azken urte hauetan. Bertsolaria bere bakardadean saioak ere bertsolarien gaitasun berezi horiek erakustea du helburu.
Bertsolari bat gai-jartzaile baten aurrean, biak parez pare. Kasu honetan, Julio Soto, bi aldiz Nafarroako txapeldun izandako bertsolaria, eta Unai Elizasu gai-jartzailea.
Bihar, osteguna, izango da bertso saio berezia Doka Kafe Antzokian, 20:00etatik aurrera. Sarrera bost euroan eskuratu ahal izango da.