EHU Ibaetak unibertsitateen arteko Espainiako txapelketa irabazi du
EHU Ibaeta saskibaloi taldeak ez du nahikoa izan bigarren mailako liga irabazi eta igoera lortzearekin, izan ere, gaur bertan, unibertsitateen arteko Espainiako txapelketa irabazi du. Kanporaketak jokatu ostean, gaur goizean jokatu du finala Azu Muguruzaren taldeak Murtziako Ucamen aurka, eta 68-45 gailendu da. Azken bost urteetan lau txandatan irabazi du EHU Ibaetak unibertsitate arteko lehia.