
Esther Ferrer artista donostiarrak
performance bat egingo du Koldo Mitxelena Kulturuneko erakusta aretoan, bihar, 19:30ean. Amable Ariasen
Kaosari eta zoriari forma erakusketaren baitan egingo du arte ekintza. Zehazki,
Intimo y personal izena du 1975etik Ferrerrek egiten duten ikuskizunak, eta norberaren gorputza eta besteena neurtzean datza. Gorputz bakarrak eta desberdinak; publizitateak eta modak erakusten dizkiguten gizonezko eta emakumezko eredu estandarretatik urrun.