Hainbat herritar kamiseta beltzekin bertaratu dira udalbatzarrera, LOMCEren aurka protesta egiteko. (Argazkia: Nagore Koch)
Hezkuntza Kalitatearen Hobekuntzarako Lege Organikoaren (LOMCE, gazteleraz) aurkako aldarria presente izan da gaurko udalbatzarrean. Donostiako irakaslegoaren eta beste zenbait eragiletako hainbat ordezkari murrizketen aurkako kamisetekin bertaratu dira udaletxera.
Hain zuzen ere, Bilduk aurkeztuta, LOMCEri buruzko erakunde adierazpen bat eztabaidatu dute udal taldeek. Berdintasun, Migrazio eta Gazteria zinegotzi Naiara Sampedrok salatu du legea «inposaketa» dela, eta Euskal Herriko eskubideen aurka egiten duela. Oposizioak emendakinak jarri dizkio testuari, baina legearen aurka egiten duen puntuarekin bat egin dute Bilduk, EAJk eta PSE-EEk. PPk, ordea, ezezkoaren alde egin du. «Gaia eztabaidatzeko lekua Espainiako Kongresua da, ez hau», azaldu du PPko Iñigo Arkauzek.