Sampedro: "Gazte plan hau gazte guzti-guztientzako plana da"
Gaztegunea proiektuaren aurka; “zuek gazteguneez hitz egiten duzue, denok badakigunean gaztetxe publikoetaz ari zaretela”, esan du Itxasok. San Roman ere iritzi bertsukoa izan da: “Donostian udaletxeak gaztetxe bat jarri du martxan, eta 14 hilabeteetan ez dugu ezer jakin”, esan du.
Sampedrok argi errepikatu du, ez dela “gazte batzuentzako” gaztegune ez plan bat, baizik eta denentzakoa; “gazte plan hau gazte guzti-guztientzako plana da, ezberdin pentsatzen dutenekin elkartzeko arazorik ez duten gazteentzako, eta hala erakutsi dute”, amaitu du.
Gazteria zinegotzi Naiara Sampedrok agerraldia egin du Gazte Plana aurkezteko; oposizioak gogor kritikatu du proposamena.
Naiara Sampedrok hasi du agerraldia, eratu berri duten Gazte Planaren nondik norakoak azaltzeko asmoz. Bertan azpimarratu du, batetik, gazteekin egindako plan bat dela eta ez gazteentzako. Hala, gazteriaren inguruan politikariek sarri dituzten aurreiritziak (aferrak direla, istiluak sortzen dituztela eta abar) alde batera utzi eta benetan gazteek dutena ikusten hasteko garaia dela esan du. Planaren xehetasunak eman ditu.
Planak dituen hainbat berritasun azpimarratu ditu, hala nola, 0-30 urte bitarteko haur eta gazte plan bat izango dela, parte hartzeari arreta berezia jarriko diona, gazteek egindako eskariei erantzun diona (Intxaurgune edo Gaztegunea bezalako kasuetan, esaterako) edota gazte lokal pribatuen afera erregulatzea helburu izango duena. Gehitu ditu, gazteei egingo zaien zuzeneko informazio eta jarraipena eta azkenik azaldu du, sail guztietan gazteria eta haren ikuspegia txertatzeko zeharlerro modura funtziona dezan jaso du planak.
Aske Guneari erreferentzia
Denis Itxaso (PSE-EE) izan da Sampedro erantzuten lehena eta bertan, esan du “plana gutxi garatura” dagoela. Gaineratu du, ados dagoela gazteen inguruko aurreiritzirik ez dela izan behar, eta esan du ezker abertzalea dela aurreiritzi horiek dituena; “gazte guztiek ez dute iraultza egin nahi eta ezta ere Bulebarrean kanpaldirik egin nahi”, esan du Aske Guneari erreferentzia eginez.
Sampedrok esan du gazte askok Aske Gunean erakutsitakoa “heldutasun eta konpromiso” eredu bat izan zela.
Iñigo Arcauz PPko kidea bestalde, “haserre” azaldu da Sampedrorekin, ia tonu pertsonala erabiliz, eta esan dio “zaila izango dela konfiantza berriro hartzea”, hain zuzen ere, urtebete lanean eman ostean “emaitzak eskasak” izan direla iritzi du. Sampedrok egindako kudeaketa ere “eskasa” dela esan du, baina PP laguntza emateko prest dagoela esan du.
Sampedrok erantzun dio “udalbatzarrean zerbait esaten duela eta batzordean beste zerbait” eta eskatu dio “mesedez plana irakurtzeko”. Gaineratu du, udaleko bataila politikoak ez zaizkiela gazteei pasa behar.
“Gaztegunea gaztetxe bat da”
Bai Itxasok zein EAJko Aitziber San Romanek zuzenean jo dute Antiguan abian den