Pixoihal Berreralbigarrien Nazioarteko Astearekin bat egin du udalak
‘Donostiako Haurrak: Zero zabor’ lelopean hartu dute astea, hondakinak prebenitzeko programa barruan.
Donostiako Udalak jakinarazi du bat egiten duela Pixoihal Berreralbigarrien Nazioarteko Astearekin. Astea, apirilaren 15etik 21era ospatzen dute. Pixoihal mota hauen erabilera Erresuma Batua bezalako herrialdetan oso zabalduta dagoela azaldu dute, eta han egiten dira Pixoihal Berrerabilgarrien Nazioarteko Asteko ekimen nagusiak. Donostiako Udalak ere ekimen honekin bat egiten du Donostiako Haurrak: Zero zabor, Joko Garbia hondakin prebentzio programa barruan.
Axier Jaka Ingurumen zinegotziak gogorazi du ekimen hau aitzindaria dela: “Hondakinen prebentzioaren testuinguruan kokatzen dugu proiektu hau, ez baitugu ahaztu behar ume bakoitzeko tona bat hondakin sortzen direla pardeletan, eta dakizuen bezala hondakinik hoberena sortzen ez dena da. Jasangarritasunari begira aintzat hartzeko moduko proeiktua da”.
Donostiako Haurrak: Zero zabor proiektua 2011ko azaroan jarri zuten martxan, eta gaur egun udalerriko 49 familiek hartzen dute parte. Familia parte hartzaileei pixoihal berrerabilgarrien sorta bat ematen diete, nahikoa dena haur batek behar duen erabilerako, 64,01 euroko prezio publikoan. Horrela, proiektu honek ematen duen ingurumen onuraz gain, parte hartzen duten familientzako aurrezte handia dakar.
Familia gehiagorentzat irekia
Proiektu honetako parte hartzaileei pixoihalak nola erabili eta garbitzeko laguntza teknikoa ematen zaie, eta sor daitekeen edozein gertaeraren jarraipena eginez. Esperientziaren lehenengo fasearen balorazioaren ostean, bigarren fasea hasi dute, eta horretan 14 familiek parte hartu ahal izango dutela jakinarazi dute.
Azaldu dute, Interesatutakoek Udalaren Ingurumen Sailan informazioa jaso dezakete, 943483390 telefonoan edo ingurumena@donostia.org helbide elektronikoaren bidez.