Festaren aurkezpena. (Argazkia: K. M.)
EH 11 Kolorek aurkeztu du egitasmoa; lau hilabetetan 600 atxikimendu jaso dituzte.
Aniztaunaren aldeko festa antolatu du EH 11 K
olore ekimenak Donostian. Gaur egindako agerraldian, Xabier Mendigurenek jakinarazi du festa Ekainaren 1ean egingo dutela
Bai aniztasunari! Gora aniztasuna lelopean. Festa
11 Kolore Fest izendatu dute.
Mendigurenek azaldu duenez, duela 4 hilabete hasi zuten egitasmoa babestuko zuen atxikimenduen bilketa. Gaurko egunean 600 elkarte, antolakunde, eragile eta abarren babesa lortu dute. Baita hainbat arlotako jende ezagunaren babesa ere.
Bestalde, Donostia 2016ren babesa jaso du egitasmoak. azaldu dutenez, “aniztasunak kultura aberasten du”.
Danborrak protagonista
Plataformako kide Samira Goddik azaldu du festako ekitaldi nagusia 11 Danbor Martxa izango dela. Hain zuzen ere, era guztietako danbor soinuz lagunduta egingo duten kultur eta jatorri aniztasunaren aldeko kalejira.
Danborra hizkuntza unibertsala dela azaldu du Goddik; “
Bai Aniztasunari ozena plazaratu nahi dugu perkusioaren hizkuntza unibertsala eranilita”, esan du.
Gainera, Oreka Tx taldeak ereserki bat egin du egunerako, interneten zintzilikatu dutena, nahi duenak ikasi eta egunean bertan jotzeko.