Blues Thorpes eta AZ/DZ, Dokan
Larunbatean kontzertua emango dute, 20:00etan.
15 urte agertokietatik kanpo eman ondoren, ospera eman zien ikuskizuna berreskuratzeko itzuli dira Blues Thorpes. Soul, rythm & blues eta rock & roll erritmoak haien erara; gag eta parodiekin batera. AZ/DZ taldea ere igoko da taula gainera. AC/DC talde mitikoaren abesti zerrenda errepasatuko dute modurik fidelenean. Highway to Hell, Back in black, Shoot to thrill eta Thunderstruck abesti ezagunak joko dituzte, besteak beste.
Emanaldia 20:30ean hasiko da. Sarrerak 10 eta 12 eurotan eskura daitezke.