'Ez da amaiera' diskoaren aurkezpen kontzertua egingo du Garik, Viktoria Eugenian
Gari Ez da amaiera diskoaren aurkezpen bira egiten ari da; bere bakarkako ibilbideko zazpigarren lana. Viktoria Eugenia Antzokira maiatzaren 10ean iritsiko da, 20:00etan. Sarrerak dagoeneko salgai daude antzokiko leihatilan bertan, eta Internet bidez, 12 euroren truke.
Garik euskal rock musikan eragin handia izan du. 80ko hamarkadaren hasieran hasi zen agertokietan; Hertzainak taldeko kantari hasi baino lehen, baina talde harekin egin zen ezagun. Horri esker, ondo menderatzen du eszenatokia, eta lotura sendoa lortzen daki entzuleekin.