Altza eta inguruak ezagutzeko denboraldiko lehen ibilaldian baserrien ibilbidea egin dute
http://youtu.be/7R117SYLqNQ
Abian da berriro ere Altza eta inguruak ezagutzeko antolatzen dituzten ibilbideen denboraldia. Plus 55, Donostia Kultura eta Altzako Historia Mintegia dira ekimenaren antolatzaileak, eta joan den astean egin zuten lehen txangoa.
Garberako autobus geltokitik abiatu eta pare bat orduz, Altza eta Martutene inguruetako baserriak ezagutu zituzten, eta IRUTXULOKO HITZA izan zuten gainera bidelagun. Irudi hauetan ibilbidearen laburpen bat ikus daiteke, eta paperekoan, berriz, erreportaia bera irakurtzeko aukera izango da luze eta zabal.