Bidebieta Institutuko ikasle batek irabazi ditu EHUko matematika olinpiadak
Yuan Yuan Wuang Bidebieta Institutuko ikasleak brontzezko domina lortu du EHUk antolaturiko Espainiako 49. Matematika Olinpiadetan.
Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatean jokatu zen finala, apirilaren 5ean eta 6an. Bertan, Erkidego guztietako 1. eta 2. Batxilergoko 82 ikaslek hartu zuten parte. Guztira, urrezko sei domina, zilarrezko hamabi eta brontzezko hemezortzi domina banatu ziren. Sarituen artean, Yuan Yuan Wuang, Bidebietako Institutuko ikasleak, brontzezko domina lortu zuen, bera izan zelarik Euskadiko ordezkarietan neska bakarra, eta nesken artean Espainiako puntuaziorik onena lortu zuena.
Brontzezko kategoriako lehenengo bi neskak eta lehenengo bi mutilak, beraien artean Yuan Yuan Wuang, Erromara joango dira uztailaren bukaeran beste lehiaketa batean parte hartzera.
“Mediterranean Youth Mathematical Championship” (MYMC) delakoa, Italiako Hezkuntza Ministerioak antolatzen du Unione Matematica Italiana, Triesteko ICTP, eta Instituto Nazionale di Alta Matematica instituzioekin batera.