
Euskal Idazleen Elkarteko zuzendari Iratxe Etxebeste, udaleko Kultura ordezkari Nerea Txapartegi, aldundiko Kultura zuzendari Garazi Lopez de Etxezarreta eta Oier Guillan idazle donostiarra (Argazkia: E. Zabala)
Literaktum ekimena maiatzaren 8tik 23ra izango da aurtengoan. Gaur goizean egin dute
egitarauaren aurkezpena eta berrikuntza nagusiaren berri ere eman dute; izan ere, aurten lehen aldiz haur eta gaztetxoentzako jarduerak egingo dituzte. Finean, Literaktum zera da, literaturaren inguruan antolatzen diren ekimen sorta, direla hitzaldiak, ibilaldi literarioak, poesia saioak… aurten, esaterako, Oier Guillan larratxotarak
Elkartasun Basatia izeneko emanaldi berezia eskainiko du, maiatzaren 9an, Tomasene kultur etxean. Zehazki, argitaratu berri duen poesia liburua du oinarri ikuskizunak, eta bederatzi lagun izango dira taula gainean, aktore, musikari eta interpretatzaileen artean. “Norbanako eta taldearen arteko tentsioa du oinarri, eta estetikoki poesiak eta antzerkiak duten harremana”, azaldu du Guillanek.
Gainontzean, Nerea Txapartegi udaleko Kultura ordezkariak Fito Rodriguezek gidatuko duen Ibilbide Literarioa azpimarratu du. Maiatzaren 11n izango da, Alderdi Edereko liburutegitik abiatuko da,
Txillardegiren egunkari ezkutua du izena. Gainera, aurten Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egin du Literaktumekin, literaturari bultzada emateko asmoz, eta antolatu du Itxaro Bordak Koldo Mitxelena Kulturunean emango duen hitzaldia, maiatzaren 10ean.