Izagirre: "Noski sententzia beteko dugula, eta honek aldaketak egitea suposatuko du, besterik ez"
Auzitegi Konstituzionalak udaletxeetan zinegotzi gisa bozkatuak izan ez direnak, ordezkari gisa aritzea baliogabetzen zuen sententzia baieztatu du gaur.
Auzitegi Konstituzionalak gaur baieztatu du aukeratuak izan ez diren ordezkariek ezin dutela kargurik izan. Hala, aurreko astean uste zen bezala, zuzenean eragiten dio Bilduren gobernuari, eta zehatzago, Nerea Txapartegi Kultura eta Euskara ordezkariri, eta Jabi Vitoria Ogasun ordezkariari.
Donostiako alkate, Juan Karlos Izagirrek adierazpenak egin ditu Auzitegi Konstituzionalak aukeratuak ez diren ordezkarien izendapenari buruz hartutako erabakiaren ondoren: “Noski sententzia beteko dugula eta honek suposatuko du Tokiko Gobernuan aldaketa batzuk egin behar izatea, besterik ez. Baina ez du suposatzen inolaz ere mahai gainean ditugun proiektuetan edo gure lan arloetan inongo aldaketarik. Gure norabide politikoa mantentzen dugu eta horretan jarraituko dugu”.