
Jon Urbieta, Oier Etxeberria, Axier Jaka eta Txema Hernandez, Hidrologikaken aurkezpenean. (Argazkia: K. M.)
Erakusketa Loiolako kultur etxean eta auzoko erakusleihotan jarri dute; hitzaldiak eta irteerak ere antolatu dituzte.
Hidrologikak 2013 aurkeztu dute gaur. Beste urte batez, uraren garrantzia azpimarratzea du helburu egitasmoak. Ingurumeneko zinegotzi Axier Jakak azpimarratu duenez, “uraren garrantzia ikuspegi ekologiko, sozial zein urbanotik azpimarratu behar da”. Hala, aurten ere, Urumea ibaiaren, eta uraren inguruko hainbat hausnarketa, hitzaldi, ibilaldi eta erakusketa antolatu dituzte.
Egitarau zabalaren barruan, Loiolako kultur etxean zein auzoko hainbat erakusleihotan egingo duten erakusketa azpimarratu dute gaur. Uztailaren 21a arte ikusgai izango da. Loiolako kultur etxeko zuzendari Jon Urbietak azaldu duenez, Urumea ibaiaren ehun bat argazki zahar bildu dituzte, hain zuzen ere, ibaiaren oroimena berreskuratzeko asmoz; “guretzako aitzakia polit bat izan da, hala bilduma bat sortzeko”, esan du.
Hidrologikak egitasmoaren barruan beste bi erakusketa ere egin dituzte. Batetik, Suchitlan lakuko arrantzaleen inguruko erakusketa bat, ekainaren 20a bitartean Cristina Enean ikusgai egongo dena eta bestetik,
Azpiegitura energetikoen eragina Brasilen ematen den giza eskubideen urraketan izeneko argazki erakusketa, maiatzaren 31tik aurrera Kaxilda liburudendan.
Irteera arrakastatsuak
Hidrologikak proiektuko arduradun Oier Etxeberriak bestalde, egitarau oparoaren nondik norakoak azaldu ditu. Azladu du, urtero arrakasta izan ohi duten irteerak, aurten ere egingo dituztela. Horien artean, Etxeberriak Kalapiek antolatutako
Urumea ibai ertza bizikletan ibilaldia azpimarratu du. Larunbat honetan egingo dute 9:30ean Mundaitzeko zubitik irtenda. Amaieran, proiekzio bat egingo dute Loiolako kultur etxean. Hain zuzen ere, Martuteneko uholdeak ekiditeko, ibai ertzerako Kalapiek egindako proposamena aurkezteko.
Ekainaren 1ean eta 15ean
Ibaiaren inguruko arkitektura eta urbanismoa irteera egingo dute eta ekainaren 8an
Urumea ibaertzeko baserriak ibilbidea.
Beste hainbat irteera eta hitzaldi ere antolatu dituzte. Gainontzeko egitasmoen xehetasunak,
webgunean daude.