Donostitruk azoka, suhiltzaileen egoitza zaharrean. (Argazkia: E. Lizarralde)
Maiatzaren 25ean egingo dute; eta ez ohikoa den bezala, hilaren bigarren larunbatean. Suhiltzaileen egoitza zaharrean jarriko dute merkatua.
Donostitruk, Easo plazan egiten duten bigarren eskuko merkatua, maiatzaren 25ean egingo dute, eta ez ohikoa den bezala hilaren bigarren larunbatean. Izan ere, Olatu Talka jaialdiaren egitarauaren barruan antolatuko dute hil honetako Donostitruk. Eta neguko zenbait hilabetetan egin izan duten bezala, berriro ere, Donostitruk Suhiltzaileen egoitza izandako lokalean egingo da, Easo kalean.