Bankiaren aurrean egindako protesta. (Argazkia: K. M.)
Estatuak duela urtebete “erreskatatu” zuen Bankia; pertsonengan inbertitzeko eta ez bankuengan eskatu dute.
Hainbat lagun bildu dira Urbieta kaleko Bankiaren bulegoaren aurrean protesta egiteko. Stop Kaleratzeak plataformak deituta, duela urtebete bankuaren “nazionalizazioa” egin zutela gogoratu eta salatu izan nahi dute.
Ez dute ahaztu nahi izan, Estatuak milioika euro bideratu zituela banku hau salbatzeko, eta ez ordea pertsonen bizitzak salbatzeko. Gainera, azpimarratu dute, Bankia, egun Estatuaren bankua denak, etxe kaleratzeak egiten dituela eta ez dituela maileguak eskaintzen.
Protesta eguna, Espainia osoan dago deituta gaur. Donostian, Urbieta kaleko errepidea hartu dute tarteka, eta pasatzen ziren autoei klaxona jo zezaten eskatu diete. Hainbat izan dira babesean entzundako oihu eta klaxonak.