Sute bat piztu da Erdialdean
Caravanserai jatetxeko sukaldean piztu da sua.
Artzain Onaren plazako Caravanserai jatetxean sute bat piztu da arratsaldean. Sukaldean piztu da sua, ke-xurgailuak su hartu duenean. Caravanserai inguruan bizi diren bizilagunak euren etxeetatik atera dituzte. Ondoko dendak ere itxi egin behar izan dituzte. Urbieta kalea bera moztu egin dute.
Udalak adierazi du sua jada kontrolpean dutela suhiltzaileek, eta bizilagunek etxean egingo dutela lo. DYAk jakitera eman du zauritu bat eraman dutela ospitalera, kea arnasteagatik.