5.000 haurrek hartu dute parte udalak antolatutako hiru lehiaketetan
Sari banaketa ekitaldia igandean egingo da Victoria Eugenia antzokian.
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Giza Eskubideak atalak elkarlanean antolaturiko hiru lehiaketetan 5.000 haur eta gaztek baino gehiagok parte hartu dutela azaldu dute. Lan saritu guztiak Bazen Behin liburuan argitaratu dituzte. Liburuak igandean banatuko dizkiete sarituei eta hurrengo astean parte hartzaile guztiei ikastetxeen bitartez. Dena den, ikusgai dago dagoeneko www.euskaraz.net eta www.donostia.org/bakearenetxean.
Datorren igandean, maiatzak 12, eguerdiko 12:00etan Victoria Eugenia antzokian banatuko dituzte ikasturtean zehar udalak antolaturiko hiru lehiaketaren sariak: Donostiako Eskolarteko XXIV. Literatur Lehiaketa-Koldo Mitxelena Saria 2013; Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen Margolanen 9. Ekitaldia eta Auzoka, 3. Sorkuntza bideo-lehiaketa.
Haur eta gazte asko dira, 143 hain zuzen ere, sariren bat hartuko dutenak igandean, bakarka edo taldean eginiko lanengatik.