Armategi plazako zoru berria. (Argazkia: Donostiako Udala)
Euria egiten zuenean irristakorra bihurtzen zen; Amara Berriko bizilagunen eskaria jarraituz aldatu dute.
Donostiako Udalak Armategi plazako lurra ordezkatzeko lanak egin ditu. Obrak bi aste iraun ditu eta 29.000 euroko aurrekontua izan du. Urtutako asfaltoa ezarri dute, egurrak euria egiten zuenean eragiten zituen arazoak ekiditeko, irristakorra bihurtzen zen eta. Ez zegoen egoera hauek ekiditeko tratamendu eraginkorrik, ondorioz, Azpiegitura eta Zerbitzuetako departamenduak ordezkatzea erabaki zuen.
Obra bizilagunen eskaerak jarraituz egin dutela azaldu dute eta Soldaduen plazan beste horrenbeste egingo dutela, baina beste egoera batengatik. Izan ere, ibilbide hau egurrarekin eraiki zen duela urte batzuk, tarima askatu egiten da eta hori da laster konponduko dena.