Liburutegietan eskuragarri dauden 1813ri buruzko lanekin, gida bat osatu dute
webgunean zein bigarren mendeurrenaren webgunean aurkitu daiteke.
Zerrendan agertzen diren aipamen guztiak Donostiako Udal Liburutegien online katalogo informatizatuan kontsultatu daitezke baita ere, bertan ikusi ahal izango da liburuak eskura non dauden edo maileguan hartuak baldin badaude liburutegira noiz itzuliko diren. Bestalde, Gidaren amaieran erantsi den QR kodea erabilita ere eskura daitezke.
Guztira Gidaren 15.000 ale kaleratu dituzte, eta dohainik banatuko dituzte hiriko Liburutegi, Kultur Etxe eta ikastetxeetan.
Lanen sailkapena
Zerrenda orokor hori abiapuntutzat hartuta, hainbat ataletan sailkatu dituzte irakurgaiak. Bertan material mota diferenteak daude, alde batetik, digitalizatu eta Interneten kontsultagai dauden liburuak eta dokumentuak. Besteak beste, Zubietako Aizpurua baserrian hiria berreraikitzeko erabakia hartu zeneko aktak eta baita ere 1913ko mendeurrenean argitaratu ziren hainbat liburu, egile eskubiderik gabekoak.
Gaur eguneko argitalpenei dagokionez orokortasunen atala da zabalena, bertan sutea eta hiriaren berreraikitzearen inguruko gai historikoak eta anekdotak zerrendatzen dira.
Bigarren atala fikziozko liburuak osatzen dute, nagusiki nobelak eta oraingoz argitaratu diren bi komiki ere bai.
Azkenik, 2013an zehar Udalaren babesarekin kaleratuko diren argitalpen berriak azaltzen dira: Donostiarrok harriz harri mahai-joko kooperatiboa, duela 200 urteko hiria irudikatzen duena; Hausbero 1813-2013 gazteentzako gida didaktikoa, non 1813ko gertaerak modu arin eta entretenigarrian azaltzen diren; 1813an Donostian gertatu zena argitzeko jaso ziren 79 testigantza; eta, aurten egingo diren bi dokumentalak: DSS 1813-2013, Formattoo Media ekoizletxeak bildutako donostiarren kronikak eta Donostia 1813: hiru inperioren biktima, Nabarralde kultur taldearena.
Lanak kategoria ezberdinetan sailkatu dituzte; dokumentuak, nobelak edota liburuak, besteak beste.
Hiriaren suntsitzearen inguruko bigarren mendeurrenean, gertaeraren inguruko lanen gida bat osatu du Donostiako Udalak. Hain zuzen ere, hiriko liburutegi sarean 1813ko erreketaren inguruan idatzita dauden materialen gida bat.
Hala, 1813-2013 Donostia eraikitzen gidari esker, herritar orok, gaur arte idatzi dena eskuratu ahal izango du modu erraz batean. Materialen zerrenda oso luzea da, eta Donostia Kulturako