Maratoi Erdiaren aurkezpena. (Argazkia: Donostiako Udala)
21 kilometroko distantzia du lasterketak; hilaren 16a arte irekita dago izen ematea.
Donostiako Maratoi Erdia maiatzaren 19an egingo dute. 21 kilometroko lasterketa 10:00etan hasiko da Bulebarretik eta leku berean amaituko da. Bi lasterketa mota egingo dituzte, bata 21 kilometrokoa eta bestea, 10,5 kilometrokoa. Partaidetza, 18 urtetik gorakoentzat dago irekia eta maiatzaren 16a bitartean egin daiteke
www.mediadonosti.com webgunean.
Gizonezkoen errekorra 1:02:05 denboran dago, Abdellah Tagrafet marokorrak 2011ean egina. Emakumezkoetan, 1:09:51 denboran dago, Joyce Chepkiruki Keniarrak 2010ean egina. Aurten ere, hainbat izen ospetsuk hartuko dute parte lasterketan. Besteak beste, Jaume Leiva, Ivan Fernandez edo Abderraman El Jaafari bezalako gizonezko korrikalariak eta Meseret Kitata eta Hirut Tibedu emakumezkoetan.
Ibilbide berria, arrakastatsua
Azaldu dutenez, 11 urtez Donostiako Maratoi Erdia ibilbide berdinarekin ospatu ondoren –irteera eta helmuga Zurriola Etorbidean kokatuz– iaz lasterketaren erdigunea Donostiako Bulebarrera aldatu zuten. Benetan arrakastatsua izan zela azaldu dute eta aurten ere hala egingo dutela: “Penintsulako ibilbiderik azkarrenetako eta politeneko batek orain amaiera ikusgarria dauka Gipuzkoako hiriburuaren erdigunean. Hazkundean dagoen lasterketa distantziaren proba onenen mailan eta marka onenekin bai gizonezkoen nahiz emakumezkoen mailan, distantzia honetan nazional mailan 5 hiriburu hoberen artean kokatuz”.