Club de Camporen aurka irabazi ondoren lortu dute txapeldun izatea.
Atzo Bera Bera Eskubaloi taldeak lortu zuen liga. Gaur, Realeko belar hockey taldeak lortu du. Bere ibilbideko zazpigarren titulua eskuratu du gaur Donostian, Bera Beran. Club de Campo taldearen aurkako partidaren ondoren jantzi du txapela.
Partida ez da ondo hasi Realeko jokalarientzat. Club de Campo aurretik jarri da Montse Cruzen gol batekin. Talde txuri-urdinak ez du etsi eta gogor borrokatu du berdinketa lortzeko; bigarren zatian lortu du berdintzea.
Luzapenean ez dute golik sartu, eta berdinketa hausteko penaltietara jo behar izan dute. Hain zuzen, penaltietan 5-4 nagusituta eskuratu dute titulua. Azkenean talde txuri urdinak lortu du garaipena. Partida irabazita, zazpigarren aldiz irabazi du Ohorezko Liga Realak. Duela hamalau urte nagusitu zen azken aldiz.