Bidebieta jaietan murgildu da
http://youtu.be/2kS8NHY9dGE
Txanpontxo Guardaplata bidetik jaitsi da arratsaldean; igandea arte festa giroa izango da nagusi.
Bidebietan Txanpontxo jaiak hasi dira. Guardaplatako bidean txupina piztu eta berehala hasi da jai giroa auzoan. Orduan iritsi da Txanpontxo, buruhandiak eta txaranga lagun. Haur eta gurasoak zain zituzten. “Gora Txanpontxo!” oihu artean egin diote harrera. Ohi bezala, txokolatezko txanponak banatu ditu Txanpontxok.
Bidebietarrek hasi ohi dute auzoko jaien denboraldia; aurten, ordea, morlanstarrek hartu diete aurrea. Izan ere joan den astean ospatu zituzten auzoko jaiak. Urte luzez jairik antolatu gabe egon ondoren, auzo elkarteak berreskuratu egin zituen. Joan den astean, Morlansen. Asteburu honetan, Bidebietan. Donostian auzoz auzo eta jairik jai ibiltzeko ordua iritsi da. Izan ere, Bidebietak Larratxori pasako dio jarraian lekukoa; eta Larratxok Herrerari.