'Donostia 1813. Hiru inperioren biktima'
Zer gertatu zen Donostian 1813ko abuztuaren 31n? Irutxuloko Hitza eta Nabarralderen eskutik, hiriaren iragana eta gertaera latz haiek hobeto ulertzeko dokumentua eskura dezakezu. Gerra napoleonikoen testuinguruan Donostiak sufritutako eraso hura nola eta zergatik gertatu zen azaltzen du Donostia 1813. Hiru inperioren biktima DVDak.
Irutxuloko Hitzako harpidedun eta sustatzaileek 6 euroan jaso dezakete DVDa etxean. Ez duzue gure erredakziotik pasa beharko; etxean jasoko duzue zuzenean. Eskaera egiteko telefono honetara deitu behar duzue: 943 304345. Eskaera Internet bidez ere egin dezakezue. Horretarako, idatzi harpidetza@hitza.info helbidera. Ekainaren 3a arte izango duzue eskaera egiteko epea zabalik.