(Argazkia: Nagore Koch)
Aurreko jaurlaritzako gobernuarekin adostutakoa betetzeko eskatu dute; lehenbailehen bidea erauzteko planarekin hastea, hain zuzen.
Bi alderdiek batera egindako prentsaurreko batean, Karlos I.aren kaleko bideaz aritu dira Ernesto Gasco –PSE-EE– eta Vicente Garcia –PP–. Hurrengo udalabatzara eramango duten Adierazpen Instituzionalaren proposamena aurkeztu dute. Zehazki, Karlos I.aren bidea itxi eta erauzteari dagokiona. Eskatuko dutena da, Eusko Jaurlaritza, bidearen itxierarako sortutako instituzio arteko batzordera bueltatzea izango da.
Izan ere, apirileko udalbatzan Hiri azpiegituretako zinegotzi Nora Galparsorok azaldu zuen, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak osatzen zuten batzordean parte hartzeari utzi ziola Eusko Jaurlaritzak. Gascok eta Garciak, aurreko jaurlaritzarekin lortutako akordioa mantentzeko eskatzen dute. Hau da, erakunde bakoitzak, berari zegokion ardura tekniko eta ekonomikoa hartzea.
Udalbatzan gainontzeko taldeen babaesa jasotzea espero dute, izan ere, azpimarratu dute, auzotarrek urteak daramatzatela konponbide bila, eta “badela garaia”.