Bera Bera Eskubaloia Bidebietan jokatutako azken partidaren ostean (Argazkia: E. Zabala)
Bera Bera Eskubaloiak badu entrenatzaile berria dagoeneko, Imanol Alvarez. Datorren denboraldian ez duela taldea entrenatzaen jarraituko jakinarazi zuen Reyes Karrerek, baina klubak dagoeneko ordezkoa topatu du beraz. Bigarren entrenatzaile postuan Martin Larrañagak jarraituko du. Prentsa ohar baten bidez eman du albistearen berri klubak, eta aurkezpena datorren astean egingo duela jakinarazi du. Alvarez Ermuan jaioa da eta 45 urte ditu. Eibarko Arrate taldean egin dute bere kirol ibilbidearen gehiengoa.
Bestetik, ABF Ligako txapeldun izateagatik bihar goizean jasoko du kopa taldeak, Anoetako kirol etxean. Hiru eskubaloi federazioetako presidenteak izango dira bertan: Espainiako Paco Blazquez, Euskadiko Jose Manual Ruiz eta Gipuzkoako Jose Angel Garcia Vara. Taldeak superkopa eta kopa eramango ditu sari ematera, hiru garaikurrekin argazkia ateratzeko.