
Stereopartyren aurkezpena egin dute goizean Donostikluba pragramako zuzendariak eta Jon Aizpurua Stereoparty jaialdiaren eragileak (Argazkia: E. Zabala)
Stereoparty izeneko musika jaialdia egingo dute Intxaurrondo kultur etxean lehen aldiz. Donostikluba zirkuituaren barnean kokatzen da jaia eta larunbat honetan bertan izango da, maiatzak 18, 22:30ean. Subterfuge disketxe independentearen eskutik dator jaialdia.
Hiru talde arituko dira zuzenean, PLV Havoc, The bright eta Autumn Comets; eta ondoren, Dj Meneoren txanda izango da, jaiari bukaera emateko.
PLV Havoc talde donostiarra da eta 2009an kaleratu zuen bere lehen LPa. Folk musika egiten du taldeak eta formatu akustikoan arituko dira Intxaurrondon, euren lan berriena aurkezten. The Bright taldea ere akustikoan arituko da, eta
Soundtrack for a winter’s tale lana aurkeztuko du. Autumn Comets, berriz, talde madrildarra da eta folk rock hipnotikoa eskaintzen du.
Sarrerak
Internet bidez eros daitezke dagoeneko 12 euroren truke, edo jaialdiaren egunean bertan, 15 eurotan.