Zaharren egoitzako langileen protesta, Bulebarrean. (argazkia: K. M.)
Maiatzaren 13tik daramate greban; patronalak negoziatzearen aurrean duen jarrera ezkorra salatu dute.
Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileak astelehenetik Bulebarrean daude prostesta egiten. Greba mugagabea hasi dute hain zuzen, patronalarekin negoziaketek bizi duten geldialdia dela eta. Azaldu dutenez badakite gaia ez dela berria, baina azken asteetan “gustagarria ez den” erabakia hartu behar izan dute.
ELAk deituta, goiz eta arratsalde protestan dihardute eta baita sinadura bilketak egiten ere. Izan ere, hitzarmenik lortzen ez badute, uztailetik aurrera, lan erreforma aplikatuko dietela eta horrek soladatak 400 euro murriztea eta lanorduak 200 gehiago izatea ekarriko duela salatu dute.
Aldundiak 8,2 milioi
Zaharren egoitzen kudeaketa enpresek egiten duten arren, Gipuzkoako Foru Aldundiak ordaintzen duela azaldu dute. Hala, gatazkari aurre egiteko aldundiaren jarrera eta proposamena ontzat hartu dituzte. Hala nola, aldundiak proposamen “garrantzitsua” egin zuela iritzi dute, hain zuzen, 8,2 milioi euro jarri baitzituen mahai gainean. Sindikatuak ontzat eman zuen proposamena, zehazki, lan erreformaren aurrean lan baldintzak hobetzen dituelako eta egoera bermatzen zietelako.
Patronatuak ordea, ez du proposamena onartu, eta hori bera salatzeko ari dira protestan.
Jakinarazi dute, badakitela grebak zerbitzuaren kalitatean eragina izango duela, eta aldez aurretik barkamena eskatu dute.