Musika Parkean ekimenaren biharko emanaldia bertan behera utzi dute
Euria dela eta, Musika Parkean ekimenaren biharko emanaldia bertan behera utzi dute. 14:00etarako aurreikusita zegoen, Loiolako Benartegi baserrian, Martuteneko espetxearen atzealdean, Urumea bazterrean. Naica eta Coffee&Wine taldeen kontzertuak antolatuta zeuden ordu horretarako.
Benartegikoa Musika Parkean ekimenaren bigarren emanaldia zen. Lehena apirilean egin zuten, Aieteko Jauregiaren inguruan.
Bestalde, eguraldi txarragatik ere Poesia Urumea Bazterrean ekitaldia Loiola Kultur Etxean egingo dute. Agnes Agboton, Katerina Iliopoulou eta Antonio Casado poetak arituko dira bertan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Eli Tolaretxipiren gidaritzapean.