Ander Mujika presoaren bi lagun bisitarik gabe utzi dituzte
Ander Mujika preso donostiarra Grosetik, bere auzotik, 850 kilometrora dago espetxeratuta; Frantzian, Bourg-en-Bresseko kartzelan, hain zuzen ere. Bada, hiru lagun joan zaizkio gaur bisitan eta bakar batek soilik bisitatu ahal izan du. Hain zuzen ere, Naiz.info-k jakinarazitakoaren arabera, lagun batek duen protesiak soinua eragin du detektagailuan eta, mediku-agiriak eta erradiografia erakutsi arren, beste bisitetan egin ohi duen bezala, funtzionarioek ez diote utzi kartzelan sartzen; ez berari, ezta berarekin zeuden bi lagunei. Funtzionarioek agiriak ez dutela balio esan diote, sendagile frantses batenak izan behar dutelakoan. Protesta egin dute, baina atera egin dituzte, modu txarrean. Azkenean, eguerdiko bisitan, lagunetako bati Ander Mujika ikusten utzi diote.