(Bideoa) Dantzaz eta musikaz bete dute San Telmo Museoa
San Telmo Museokoa bazter guztietan ibili da jendea, Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, sarrera doan zela aprobetxatuz.
Dena dela, arratsaldeko dantza eta musika ikuskizunek piztu dute ikusminik handiena. Udal Musika eta Dantza Eskolako ikasleek dantza erakustaldia eman dute museoaren sarreran lehenengo eta elizan gero. Tartean, jazz doinuak entzuteko aukera ere izan da museoko klaustroan.
Euskal Herriko museorik zaharrenaren babesean bildutako irudi batzuk ikus daitezke bideo honetan.