Olatu Talkako jardunaldietan museoak ere protagonista izango dira
Donostiako Museo Sarea osatzen duten zazpi museoek, Errealaren Museoa, Ontzi Museoa, Museum Cemento Rezola, Donostiako Elizbarrutiko Museoa, San Telmo Museoa, Aquarium eta Eureka! Zientzia Museoak, Olatu Talka 2013 jaialdiarekin bat egingo dute.
Ekimen berritzaile bat prestatu dute maiatzaren 25erako. Arratsaldeko 18:00etan, 7ak online Bertsotan Museotik ekimena burutuko dute. Zazpi herrialdetako zazpi bertsolari Donostiako zazpi museoetan egongo dira, eta denek batera egingo dute saio berezia. Ekimena, museoetariko batean edo on-line bidez jarraitu ahal izango da.
Aintzinako altxorrak gordetzeaz gain, etorkizunari ere begiratzen diotela erakutsiko dute horrela museoek.