Euskadiko ikuskizun onenaren saria lortu du Ertza konpainiak Leioako Umore Azokan
Asier Zabaletak zuzendutako dantza taldearen ‘4 x 4’ lana saritu dute.
Leioako XIV. Umore Azokak Ertza konpainia saritu du. Asier Zabaletaren taldeari eman diote Euskadiko ikuskizun onenaren saria. 4×4 lana saritu dute, “hiri-hizkuntzetan oinarritutako pultsu dramaturgiko, planteamendu estetiko eta soluzio teknikoagatik, eta etnia desberdineko lau dantzarik koreografiatutako arte latza egiten dutelako”.