Euskal musika eszena genero ikuspegitik begiratuko dute
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak antolatuta mahai inguru bat egingo dute asteazkenean, hilaren 22an. Eszena musikala genero ikuspegitik izenburupean elkartuko dira Natalia Garmendia (Humus), Zaloa Urain (Kokein) eta Leire Lopez (Kafea eta Gailetak). Bilgune Feministako Idoia Trenor ariko da moderatzaile gisa. Mahaingurua Koldo Mitxelenan izango da, 19:30ean.