Javier Sun, Bob Dylanen urtebetetzean kantuan
Javier Sun musikari donostiarra Bob Dylan musikariaren zale amorratua da. Bere urtebetetzea ere ospatzen du. Urtero, maiatzaren 24an, Minnesotako abeslariari kontzertu bat eskaintzen dio. Aurten Dylanen 72 urteak ospatuko ditu. Egiako La Tabernan (Karmengo Ama kalea, 45) joko ditu Dylanen kantak. Ostiralean izango da kontzertua, 21:00etan.