Realak galdu egin du Eurohockeyko finala
Reading HC talde ingelesaren aurkako partida galdu du gaur arratsaldean (2-0); Eurohockey Champions Trophy-ko txapeldunordeak dira txuri-urdinak. Ingalaterrako Reading HC taldea nagusitu da Eurohockeyko finalean. Realeko belar hockey taldea garaitu du gaur; 2 eta 0 irabazi dio. Reala Eurohockeyko txapeldunordea da, beraz. Talde txuri-urdina bikain aritu da txapelketan. Railway Union HC talde irlandarra, Victorya Smolevichi talde bielorrusiarra eta MSC Sumchanka talde ukrainiarra garaitu ditu. Finalean, ordea, txapelak ihes egin dio.