Morlansen hotel bat eraikitzeko baimena emango du udalak
Baimena, biharko Tokiko Gobernu Batzordean ematea aurreikusten dute; beranduen, sei hilabete barru hasiko dituzte lanak.
Morlansen hotel bat eraikitzeko baimena emango diote bihar, Tokiko Udal Batzordeko bileran.
Hotela izango den eraikinak zazpi solairu izatea aurreikusten dute. Jada, sotoak eraikita daude, eta solairuak horien gainean egingo dituzte. Azaldu dutenez, probetxamendu osoa 3.596 metro koadrokoa izango da eta 40 garaje plaza izango ditu. Azpiegitura kokatuko den plazaren urbanizazioa egina dago jada.
Baimenak sei hilabeteko gehieneko epea ezartzen du lanak hasteko, eta beste bi urte eraikuntza amaitzeko. Hirigintza zinegotzi Ricardo Burutaranek adierazi duenez, “positiboa da krisi garai hauetan hirian jarduera eta inbertsioa sustatzea. Sektore turistikoa garrantzitsua da eta jarduera bultzatzen jarraituko dugu, jasangarritasunaren aldetik oso irizpide zorrotzekin eta turismo departamenduarekin elkarlanean”.