
Kaiko bizilagunentzat egun berezia izan da gaurkoa. Kaia edo Jarana auzoak Santa Quiteria eguna ospatzen du maiatzaren 22an. Portaletasen santuaren irudi bat jarri ohi dute bertan gurtza egiteko, eta loreak eskaintzen dizkiote. XIX. mendeko kronikak dira ohitura zahar honen lekukoak.
Diotenez, Santa Quiteria hondoratutako ontzi baten brankako irudia da. Arrantzale batek aurkitu omen zuen itsasoan, eta Kaira ekarri zuen. Portaletasen jarri zuen, Itsasoko Atean. Donostiako harresiaren zati bat desagertu zenean, diotenez, bizilagun batek irudia etxean gorde zuen. Ohitura desagertu egin zen, baina 2003. urtean berriz ere berreskuratu egin zuten.
-
-
Santa Rita.