Txapartegi eta Vitoriak udal gobernuarekin lanean jarraituko dute
Izagirrek Bilduk gobernuan daramatzan bi urteen balorazioan, lan taldeari eskerrak eman dizkio.
Gobernuan daramatzaten denbora honetan, udal gobernuko lan taldea zoriondu du Juan Karlos Izagirre alkateak. Esan duenez, “lan handia” egin dute, “giro ezin hobean”. Bestalde, Euskara eta Kultura ordezkari Nerea Txapartegi eta Ogasuneko ordezkari Jabi Vitoriari dagokienez, esan du, Auzitegi Konstituzionalaren erabakia beteko badute ere, udal gobernuarekin lanean jarraituko dutela; “hemen dauden guztiek jarraituko dute lanean hurrengo bi urtetan, hemen ez dagoelako inor soberan, eta Donostia hobe bat lortzeko lanean, hemen gauden guztiok jarraituko dugu”, adierazi du.
Amaitzeko, elkarrekin pasatako une onak eta txarrak azpimarratu ditu eta bi urte hauetan “ilusioz eta gogoz” lan egin dutela aitortu du.